gaixotasun larri
- Giza baliabideak eta segurtasuna
- en serious illness
- es enfermedad grave
- fr maladie grave
gaixotasun larri
Ez dago emaitzarik
Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.
- ↑ https://www.gf.org
Wikipediako bilaketara joan
SARRERA DESBERDINA:
John Simon Guggenheim Memorial Foundation beka
John Simon Guggenheim Memorial Foundation beka edo Guggenheim beka 1925ean John Simon Guggenheim Memorial Foundationek sortutako dirulaguntza da. Horrekin arlo desberdinetako aintzindariak izan diren profesionalei saritu nahi diete. Hauek dira arloak: natur zientziak, gizarte zientziak, humanitateak eta arteak. Arte eszenikoak ez daude jasota bekaren arauen barruan.[1] Fundazioa Estatu Batuetako enpresari eta eskuineko politikari ospetsua zen Simon Guggenheimek haren emaztearekin batera sortu zuten, gaixotasun larri baten ondorioz 1922an hil zen haien Jhon semearen oroimenez.
Urtero bi lehiaketa egiten dira beka hauek emateko:
Deialdi bakoitzaren datuak desberdinak izaten dira. Horrela 2003an, Estatu Batuetan eta Kanadan 3.282 eskaera egin ziren eta 184 beka eman ziren; Karibeko eta Latinoamerikako deialdian 737 eskaera izan ziren eta 37 beka eman ziren.
Arte eszenikoak ez baduade beken barne, musikagileak, zinema-zuzendariak eta koreografoak aukeratuak izan daitezke. Laguntzak ez dira ez ikasleentzat ezta ere erakundeentzat. Sortzaileak, bestetik, ez dira hasi berriak izaten; esaterako idazle bat baldin bada liburu batzuk plazaratuta eduki beharko ditu beka jaso ahal izateko. Ematen zaien dirua erabiltzeko unena, sortzaileek ez dute inongo baldintzarik bete behar; diru horren helburua sortzaileari bere lana burutzeko denbora ematea da eta, hori lortzeko, eguneroko presioa arintzea ezinbesteko beharra da.





